XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Boterea baizik ez baduzu tirano bat zara eta errespetua baizik ez baduzu, txotxongilo bat bihurtzen zara; errezeta egokia da, beraz, boterearen eta errespetuaren arteko orekari eustea, aginte eraginkorrari eutsiko badiozu.

Entrenatzaileak inoiz ezin zuzenduko du talde bat, haren erabakiak babestuko dituen zuzendaritza talderik ez badago eta alferrik ariko da nik esana da, eta listo edo ez diot inori azalpenik egin behar bezalakoak esanda.

Izan ere, kirol talde profesionalak gidatu ahal izateko, profesional batek sekula ahantziko ez dituen kontzeptuak ikasi behar dituzu, baina zera gertatzen da, zoritxarrez, askotan, jokalariak gero eta profesionalagoak diren neurrian gero eta amateurragoak direla zuzendaritzak eta, horrenbestez, profesional baten prestakuntza sendoena jar dezakete kolokan amateur batzuen erabaki txoroek.

LA PAZEN BERRIRO

Hitzaldia bukatu eta galderen txanda iritsi zenean guztiz harritu ninduten kirol monitore haien kezkek.

Halaz ere, elikadura eta higienea izan ziren kopuruan eta intentsitatean ukitu ziren gai nagusiak; gai zailak, lurralde haietako bizi baldintzak kontuan hartzen baditugu.

Presaz abiatu ginen ondoren hiriko Coliseora eta bi mila haurrek egin ziguten han harrera, gure ohoretan prestatu zuten herri jai handi batez.

Ezin iritsi nintzen batzuetan toki guztietara eta, nire antza duenez, ene ordez joan zen Xabier Saldias ekitaldi batera baino gehiagotara, anaia nauela esanez.